XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain hogei urte egin nuen nik azken-gogoen edo testamentua deitzen zaion paper hori.

Nere iritzian gauzak ahalik eta garbien eta zuzenen izendatzen saiatu nintzen.

Ikusten denez, ordea, nik nahi izan ez nuen zerbait agertzen da paper hoietan.

Zu lege-gizon zarenez, gai hauetan trebea zara.

Gurekin batera paper hoiek dauden etxera etorri eta zeure begiz ikus ditzazun nahi dugu.

Egiak noraiñoko adarrak dituen jakin nahi genuke.

- Hori besterik ezpada, oraintxe bertan egingo dugu gauzaren eten-urratua.

Hustu itzazue ardo-ontziak eta goazen berehala.

Hustu zituzten baso-ardoak.

Mahai gaiñean han gelditu zen botil-ardoa erdi-betean.

Joxe Marik atera zuen sakeletik ordain-dirua, baña Joxe Anjelek aurrea hartu zion eta hitzik ateratzeko betarik ere etzion eman Joxe Mariri.

Oiñez zihoazen kaleetan zehar.

Kontua esan eta kontua esan ari zen Joxe Anjel.

Erantzun laburrak zetozkion bere lagunen ahotik.

Buruan baizeramaten kezkaren eztena.

- Iritxi ziren iritxi beharreko lekura.

Atea ireki eta bere etxera bezala sartu zen Joxe Anjel, jendez beteta aurkitzen zen etxe haundi hartara.

Iñori egunonik eman ere egin gabe, hala esan zien aita-semeeri: - Goazen aurrera!.

Bazen hantxe zarata eta zalaparta!.

Zortzi-hamar lagun, emakume gazteak gehienak, han ari ziren kaxka eta koxka, beren idaz-tresnen atzean eserita paper-orriak zikintzen.

Gela zabal eta eder batean gizon gazte eta dotore bat zegoen.

Huraxe zen bertako burua edo Notarioa.